Thomasen prezesio

Fisikan, Thomasen prezesioa, Llewellyn Hilleth Thomasen omenean horrela deitua, zuzenketa erlatibista bat da, oinarrizko partikula baten espinari edo giroskopio makroskopiko baten errotazioari aplikatzen zaiona, eta orbita lerromakur bati jarraitzen dion partikula baten espinaren abiadura angeluarra mugimendu orbitalaren abiadura angeluarrarekin lotzen duena. 1926. urtean argitaratu zen Thomasek idatzitako artikulua.[1] Hala ere, 14 urte lehenago Émile Borel matematikari frantziarra izan zen geometria hiperbolikoa erabilita Thomasen prezesioaren oinarri zinematikoak asmatu zituena.

Lorentzen bi boost-en (elkarrekiko ez linealen) arteko konposaketak deskribatzen du efektua. Honen jatorria boost ez puru baten transformaziotik dator, boost arrunt baten eta errotazio espazial baten konbinazioa izango dena, Wigner-en errotazioa bezala ezagutzen dena hain zuzen. Honen ondorioz, higidura kurbatu batetan higitzen den gorputz batek prezesio errotazional bat jasango du, eta efektu honi Thomasen prezesioa deritzo.

Thomasen prezesioaren adierazpena hurrengoa da:

Partikula bat laborategiko erreferentzia sistemarekiko abiaduraz higitzen ari da. Partikularen sistema aldiunero pausagunean egongo da partikularekiko. Esan bezala, -ren (t laborategiko sistematik neurtutako denbora da) balioa da eta -ren, argiaren abiaduraren, bitartez bornatuta dago . Partikularen abiadura ausazkoa da eta ez du zertan konstatea izan. Dagokion azelerazioa. Partikularen markuak Thomasen prezesioaren adierazpenak ezartzen duen abiadura angeluarrarekin prezesatzen du. Abiadura angeluar hori (abiadura angeluar guztiak bezala) sasibektore bat da eta bere dimentsioa da.

  1. THOMAS, L. H.. (1926-04). «The Motion of the Spinning Electron» Nature 117 (2945): 514–514.  doi:10.1038/117514a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search